2014ko abendutik aurtengo urtarrilera, hauek izan dira azpisektore inflazionistenak: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%3,9) Erauzketa industriak (%1,7) eta Ehungintza, larrugintza eta zapatagintza (%1,5). Deflazionistenak, berriz, honako hauek izan dira: Kokeriak eta petrolioa fintzea (%-9,1), Industria kimikoa (%-1,6), Kautxu eta plastikoa eta ez-metalezko beste produktuak (%-0,9).
Urte arteko aldian (2015eko urtarrila, 2014koaren aldean), prezio-hazkunderik handienak esparru hauetan izan dira: Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%1,8), Ehungintza, larrugintza eta zapatagintza (%1,7) eta Metalurgia eta metalezko produktuak (%0,8); jaitsierak, hauetan: Kokeriak eta petrolio fintzea (%-28,6), Altzariak, beste manufaktura-industriak, konponketa eta instalazioa (-2,8), Industria kimikoa (%-2,5).
Energia, %2,6 merkeago
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, urtarrilean, sektore-talde handien prezioen bilakaeran zeinu ezberdinak daude. Energiaren prezioak %2,6 jaitsi ziren; Bitarteko ondasunenak, %0,4; Ekipo-ondasunenak %0,2 igo ziren, eta Kontsumo-ondasunenak %0,2. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,1 handitu ziren, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak, %0,2.
Ondasun-talde handi horietako prezioen aldakuntzak negatiboak dira urte artean, Bitarteko ondasunetan izan ezik, non %0,1 gehitu diren. Energiaren prezioa %-16,8 aldatu zen; Ekipo-ondasunena, %-0,1; eta Kontsumo-ondasunena, %-0,5 Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %-0,8 aldatu ziren, eta ez-iraunkorrenak, %-0,4.