Denboraleak nagusiki kostaldea joko badu ere, barrualdean eguraldiak ere ez du atsedenik emango. Alerta horia ezarri du Segurtasun Sailak, haize eta elurrarengatik. Elurra 500-700 metrora egin dezake egunean zehar eta horregatik, arreta handiz gidatzeko eskatzen da mendate nagusietan. Horren erakusle, goizean goiz, Arantzazun eta Kruzetan ateratako argazkiak, zuritu egin du-eta bazterretan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.