Oñatira eta Leintz Gatzagara bideko zirkulazio arazoak, konponduta

Ubane Madera 2015ko ots. 24a, 08:35

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Debagoieneko errepideetan goizeko lehen orduetan izandako zirkulazio arazoak konponduta daude. Oñatira bidean 08:15ean txapa istripua izan du auto batek eta Leintz Gatzagara bidean, berriz, elurra bota du eta auto bat "ataskatuta" geratu da errepidean.

"Oraintxe bertan erretiratu dute Oñatirako bidean kolpea jaso duen autoa", esan dute Segurtasun Sailetik. Elorregi inguruan gertatu da, eta emandako datuen arabera, bidetik irten eta bazterren bat jo du automobilak, baina ez da inor zauritu.

Elurra, Gatzagarako bidean

Leintz Gatzagarako bideari dagokionez, berriz, elur prezipitazioa bota eta une horretan errepidetik zihoan auto bat ez atzera ez aurrera geratu da. "Baina elurra kentzeko makina pasatu da eta dagoeneko errepidea garbi dago", zehaztu du poliziak. Kasu horretan ere, ez da zauriturik gertatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak