Debagoieneko udaletan aurkezten hasi direla eta Mankomunitateko estatutuen aldaketa prozesuaren azken txanpan dagoela jakinarazi du EAJk, eta ezker abertzaleak, bailarako gobernuan duen gehiengo osoa aprobetxatuz, ez duela ez eurekin ez beste inorekin kontatu estatutu berriak egiterakoan.
Orain artekoak indarrean 35 urte egon direla eta, hortaz, estatutu berriak ere unean uneko ordezkaritzaren araberakoa baino ikuspegi zabalagoz egitearen komenientzia azpimarratu dute.
Gardentasun falta ere salatu du EAJk, estatutuen deliberazio eta idazte epean eztabaidatu diren edukien gaineko informaziorik ez dutela-eta jaso udal gehienetan. Horrez gain, helegiteak aurkeztu dituztela baina alerik ez dietela onartu ere adierazi dute Debagoieneko jeltzaleen ordezkariek. Atzera egin, estatutuak onarpenera arkeztu ez eta hauteskunde ostean akordio zabal bat helburu izango duen prozesua irekitzea eskatu diote ezker abertzaleari.