Fagor marka bost kontinentetan abiarazteko plan estrategikoa

Ubane Madera 2015ko ots. 13a, 15:20
CNA Group Fagorren logotipoa.

Fagor CNA Groupek egituraketa, salmenta eta produktuen merkaturatzeari buruzko jardunaldiak antolatu ditu nazioarteko filialekin. Arrasaten izango dira eta helburua honakoa da: "Plan estrategikoa nazioarteko sarearekin partekatzea eta Fagor marka nazioartean, bost kontinenteetako merkatuetan, berriz ere abiaraztea". Astelehenean, otsailaren 16an hasi eta eguenera bitartean izango dira jardunaldiok.

Bestela esanda, "Fagor berriaren iberiar zein nazioarteko merkatuetarako itzulera honetan, Fagor osatzen duten guztien arteko harreman korporatiboak" indartu gura dituzte datorren asteko jardunaldietan.

Estatukoak zein nazioartekoak

Irekiera CNA Groupeko presidente Jorge Parladék egin ostean, honako hizlari hauek parte hartuko dute: Francisco Martin zuzendari orokorrak, nazioarteko zuzendari Alberto Ahedok, Nagore Bonilla komunikazio eta marketineko zuzendariak eta zerbitzu eta finantza zuzendari Alberto Lopezek.

Nazioarteko filialei dagokienez, berriz, Ameriketako Estatu Batuetako, Txinako, Marokoko, Txekiako, Malasiako eta Dubaiko filialetako zuzendariek norbere esparruko merkatu analisiak partekatuko dituzte.

Presio-eltzeetan liderrak

Fagor CNA Group Ameriketako Estatu Batuetako presio-eltzeen merkatuan liderra da eta Europa ekialdean ere egosketa produktuak ondo kokatuta daude merkatuan. Afrikako iparraldean ere ondo kokatuta dago Fagor CNA Groupen produktu gama osoa. Fagorrek 25 urte baino gehiago daramatzalako zonalde horretan.

Fagor CNA Groupek estrategikotzat jo ditu Europako eremuak, Afrika iparraldea eta Mediterraneoa, 120 milioi etxetresna elektriko baino gehiagoko eskaera dutelako merkatuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak