Matxete batekin erasotzeagatik eta mehatxuengatik lagun bat atxilotu dute Aretxabaletan

Amaia Txintxurreta 2015ko ots. 8a, 13:51

23 urte ditu Ertzaintzak atxilotutakoak. Atzo, 17:30 aldera, gertatu zen. Atxilotuak hainbat zauri eragin zizkion beste gizonezko bati, aihotz batekin, eta beste hainbat gazte ere mehatxatu zituen lokal batean. Atxilotuarekin zegoen bigarren gizonezko bat ere inputatu dute, gertaeran parte hartu izanagatik.

Aretxabaletako erdigunean elkarte batek duen lokalean izan zen gertaera. Erasotua saiatu zen ebakiak saihesten, makila baten bitartez, baina hainbat zauri egin zizkion. Ertzaintzaren oharraren arabera, erasotuek eta erasotzaileek elkar ezagutzen zuten.

Erasotzailearekin zihoanak kalteak eragin zituen ustez aipatutako lokalean. Erasotzaileek alde egin zuten, eta erasotuetako hainbat Arrasateko ospitalean artatu zituzten. Denbora gutxiren buruan atxilotu zuen Ertzaintzak erasotzailea, eta lesioak, mehatxuak eta debekatutako arma edukitzea egotzi zizkioten. Bigarren inputatuari –32 urteko gizonezkoa– lesioak, mehatxuak eta kalteak egozten dizkiote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak