Batzar Nagusietan egindako agerralditik pozik itzuli dira Ordaindukoak

Julen Iriondo 2015ko ots. 8a, 09:45
Bildu, EAJ, PSE-EE, PP eta Aralar alderdietako ordezkarien aurrean eman zituzten azalpenak egubakoitzean, duela zenbait hilabete alderdi sozialistak gonbidatuta, Ordaindutik adierazi dutenez. Euren arazoa eta Fagor Etxetresnekin gertatuari buruzko ikuspuntua azalduta, harremanetan jarraitzeko asmotan geratu ziren.
 
Agerraldian, Ordaindukoek eskatu zuten Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Foru Aldundiak publikoki eta argi adieraz diezaiela babesa Ordainduren aldarrikapenei, eta eska diezaietela gauza bera egin dezaten Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari.
 
Mondragonek Ordaindurekin eta Eskuraturekin negoziatu dezan lortzeko Batzar Nagusiek bitartekari lanak egin ditzatela ere eskatu zuten. Eta baita, adibidez, gauzatu ez en ondare handitzeagatik kobratu dietena itzul diezaieten ere, BEZaren eta errentaren gaineko zergari buruzko neurriak ere.
 
Ordainduren arabera, batzarkideek "interes handia" erakutsi zuten, eta haiekin "elkarrizketarako bideak irekita jarraituko du".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak