Joxe Arriaran hil da, Arrasateko pilotari handia

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015eko otsailaren 1a

Joxe Arriaran Aramaioko Barajuen auzoko pilotalekuan. Azken urteetan Barajuenen bizi izan zen.

Arrasatek eman duen pilotari handienetako bat, Joxe Arriaran (Arriaran II.a), hil da bart. 88 urte zituela, ondoezik oheratu zen eta gaur goizean, 09:00etan, hilda aurkitu dute. Hutsunea utzi du Arriaranek euskal pilotan; jokatzeari utzi ostean ere gertutik jarraitzen zuen horrenbeste maite zuen kirola eta oso ohikoa zen edozein frontoitan ikustea. Jarraian Goienari eman zion azken elkarrizketa, Pako anaiarekin binakako txapelketa (1961) irabazi zuela 50 urte bete zirenean egindakoa.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak