Arizmendikoek defendatu dute euren tesia

Monika Belastegi Aranzabal 2015ko ots. 1a, 10:48

European youth Parliament lehiaketaren kanporaketa jokatu zen atzo Aretxabaletako HUHEZIn. Euskal Herri mailako eskualdeko kanporaketa izan zen eta lau taldek hartu zuten parte, horien artean Debagoieneko batek, Arizmendi ikastolako sei ikaslek osatutako taldeak. ARGAZKIAK

Laura Balanzategik, Jone Herizek, Kepa Urzelaik, Jon Lizarragak, Ainhoa Murillok eta Maider Azkaratek osatutako Arizmendiko taldeak honako tesi hau defendatu behar izan zuten, ingelesez, epaimahaiaren zein gainerako parte-hartzaileen aurrean: Nola jokatu beharko luke Europar Batasunak independentzia lortu nahi duten herrialdeekin eta horrek sortu duen egoerekin?

Talde sailkatua datorren astean emango dute ezagutzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak