Euskadiko stand-a, Fiturreko onena

Maialen Torres 2015eko urtarrilaren 30a

Euskadik Fiturren jarri duen stand-ak, azokako stand onenaren saria jaso du. "Zalantzarik gabe, stand hau euskal nortasunaren isla da, indartsua zentzu guztietan, eta Euskadin bezala txokoa da bertan ere nortasunaren bihotza", azaldu dute stand-aren arduradunek. Gaineratu dute, "itxuraz sinplea dirudien espazioa" den arren, "ondo aztertutako konposizioa" duela. Aurten, Euskal Autonomia Erkidegoak bi turismo proiektu aurkeztu ditu Madrilen: Donostia 2016 eta Inaziotar Bidea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak