'Udalatx' lasterketarako izen-ematea, domekatik aurrera

Irati Goitia 2015ko urt. 29a, 09:00
Antolatzaileeak Arrasate-Udalatx Mendi Lasteketa probatzen. / Aritz Gordo

Arrasate-Udalatx Mendi Lasterketa antolatzen dihardute Mondraitz elkarteko kideek. Bada, domeka honetan zabalduko dute lasterletarako izen-ematea.

Arrasate-Udalatx Mendi Lasterketak 21 kilometro inguru izango ditu eta 1.300 metroko desnibela. Apirilaren 19an egingo dute eta domeka honetan, otsailak 1, zabalduko dute izen-ematea. Hori egiteko bi aukera daude: Internet bidez (herrikrossa.com webgunean sartuta) edo Arrasateko Korrika Trail dendan. Federatuta egonez gero, 20 euro ordaindu behar da; bestela, 23 euro. Elkartetik gomendatu dute azkar ibiltzeko. "Askori entzun diegu lasterketa egiteko gogoa dutela eta sare sozialen bitartez ere interes handia dagoela ikusi dugu, galdera asko jaso dugu-eta", esan du antolakuntza  lanetan dabilen Iker Sarabiak.

Maila handiko korrikalariak

Mondraitz klubeko kideek lasterketa antolatzeko asmoa zutela iragarri zutenean, esan zuten herrikoia izatea gura zutela, baina maila handiko korrikalarien parte-hartzea espero zutela. Bada, Sarabiak baieztatu du Oihana Kortazar elgetarra eta David Lopez segoviarra etortzekoak direla.

Bestalde, prestatze lanak ondo doazela dio Sarabiak: "Oso aurreratuta ditugu lanak. Hala ere, aurrerago, deialdia egingo dugu lasterketa egunean bertan laguntzeko gertu egongo diren boluntarioak eskatzeko".

Urtarrilaren 16an ibilbidea probatu zuten antolatzaileek eta Aritz Gordok argazki ikusgarriak atera zituen. Hemen behean dituzue horietako bi ikusgai. Gordok bere Facebooken jarri zituen gehiago.

Mondraitzeko kideak korrika. / Aritz Gordo.

Mondraitzekoak lasterketaren ibilbidea probatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak