Herrixa dantzan saioak hilero izango dira, atzera ere, Espaloia kafe antzokian

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko urt. 23a, 17:00
Patxi Montero Herrixa dantzan ekimeneko arduraduna.

Dantza zaleek domekan, hilak 25, dute urteko lehen hitzordua Elgetan.

Udako sasoian atseden hartuko dute baina 2015ean hilero egingo dituzte Herrixa dantzan ekimeneko saioak Elgetan. Dantza zaleak kafe antzokian elkartuko dira, urtarriletik maiatzera eta urritik abendura, hileroko azken domekan salbuespenak salbuespen.
 
"Hileroko martxa hau abenduan hasi genuen Txertubi taldearen zuzeneko musikaz", adierazi du ekimeneko arduradun Patxi Monterok. "2015ean zehar ere, saio batzutan izango ditugu txertubitarrak Espaloian zuzeneko musika dantzarako jartzen".

Urteko lehen saioa, domekan

Domekan, urtarrilak 25, egingo dute urteko lehen dantza saio irekia, Espaloian. Ohikoa den moduan sarrera doan eta parte hartzea librea izango da. Ordu eta erdiko saioa izango da, 19:00etatik 20:30era eta Patxi Monterok gidatuko du.
 
Orain arte moduan Herrixa dantzan musika eta dantza tradizional ludikoekin osatuko du Monterok: sokan, bikoteka, soltean, korruan, taldeka... Helburua da animatzen diren herritarrek dantzan elkarrekin ondo pasatzea da.
 
"Arrazoi pertsonalak tarteko, aurreko 2013-2014 denboraldia berezia izan da Herrixan dantzan saioentzat. Hilean dantzaldi bakarra antolatu da, Bergara, Eskoriatza eta Elgetaren artean txandaka. Herri bakoitzean, beraz, hiru hilabetean behin. Berezitasun bezala, Elgetako saioak zuzeneko musikaz izan dira, eta gure artera ekarri ditugu Aiko talde bizkaitarra, Xut iruñarra eta Alvaro Gartzia kitarra-jotzailea", azaldu du Monterok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak