Debagoieneko Landa Garapen Elkarteak prentsa ohar bidez aditzera eman du baserri ingurunean sortutako plastikoen bilketa egutegia. Proposatzen diren bilketa lekuren bat aldatzea nahi bada honako telefono zenbakira deitu beharko da: 943 76 25 47.
Honakoaki izango dira batuko diren plastiko motak: siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, belar boletan erabiltzen den plastiko beltza, negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza eta negutegiko plastiko zuria. Bestalde, adierazi dute plastikozko sokak ez direla batuko.
2015ean honakoak izango dira plastiko horiek ateratzeko egunak: urtarrilaren 27a, otsailaren 24a, martxoaren 24a, maiatzaren 26a, uztailaren 28a, irailaren 22a, azaroaren 24aeta abenduaren 22a. Plastikoa arratsaldez utzi beharko dira.
Bilketarako lekuak
Eskoriatza:
- Zarimutzeko bidekurutzea.
Aretxabaleta:
- Lausita, Izurieta bidegurutzetik 100 m-tara.
- Bainuetxe, Mendiolako bide parean.
- Oroko bidegurutzean.
Antzuola:
- Ekarpen gune ondoan.
Oñati:
- Zanartu, Zuazola inguruan.
- Murgialdai, Asentsio ermitan.
- Olabarrieta, autobus geltokian.
- Musika Eskola gainaldean.
Bergara:
- Ugarrixa, granja parean.
- Muinondo, trenbide ondoan.
- San Juan auzoko eliza aurreko plazan.
Arrasateko Udala, Bedoña eta Garagartza auzoetan Gatzagako Dorletako bidegurutzean, Bergarako Elosun eta Santutxun eta Elgetan noiz behinkakoa izango da bilketa eta horregatik aurrez telefonoz deitu beharko da derrigorrez: 943 76 25 47.