Arizmendi eta Mariaren Lagundiako ikasleak, First Lego League lehiaketan

Amaia Txintxurreta Guridi 2014ko abe. 13a, 13:13

Gaur, zapatua, Arizmendiko eta Mariaren Lagundiako ikasleak First Lego League lehiaketako EAEko kanporaketa jokatzen ari dira Zamudion. Arizmendikoak bosgarrenez ari dira txapelketan parte hartzen eta Bergarako Mariaren Lagundiakoak, berriz, hirugarren aldiz.

Lehiaketan parte hartzen duten taldeek beraien irudimenaz eta irakasle baten laguntzarekin, euren alde zientifiko-teknologikoa garatzen dute gizartea hobetzen laguntzeko. Izan ere, lehiaketako gaiek beti dute zerikusia gizartearekin. Aurtengo gaia World Class da, eta bertan, hezkuntzari buruzko proiektu zientifikoa egin beharko dute.

Arizmendiko ikasleak aurten bosgarren urtez ari dira parte hartzen lehiaketan eta Arizmendi-Ikerlan-MUren lau talde daude Zamudion lehen fasea jokatzen.

Mariaren Lagundia Ikastolak, berriz, aurten hirugarren aldiz parte hartuko du talde batekin; Ekaitz Azula irakaslearen ardurapean, DBH 4. mailako Ioritz Ondarra, Amaia Etxaniz, Asier Zubia eta Aritz Basterra ari dira lehiatzen.

First Lego League proiektua gazteak zientzia eta teknologiara hurbiltzeko asmoa duen proiektua da. Munduko 70 herrialdetako 10-16 urte bitarteko 200.000 gaztek parte hartzen dute.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak