Erregistro publikora ireki dute '.eus' domeinu-izendapena

Jon Berezibar 2014ko abe. 3a, 17:54
Gaurko ekitaldiko talde-argazkia.

Haziz doa '.eus' komunitatea eta gaurtik aurrera, beste 1.192 webgunek dute euskal komunitatearen izendapen digitala. Hori ospatzeko ekitaldia egin dute Bilbon eta, horrekin batera iragarri, fase irekian aurkitzen dela jada erregistroa. Horrek esan gura du edonork eska dezakeela erregistratzaile orokorretan bere webgunerako '.eus' domeinu-izendapena. Durangoko Azoka datorrela-eta,  eskaintza berezia egingo dute, gainera. norbanakoentzat.

Azken hilabeteetan abiarazte aldia delako fasean egon da PuntuEus Fundazioa domeinu berriak erregistratzen. Kudeaketa lana fundazioak egiten zuen eta fase kontrolatu horretan 1.292 webgune batu zaizkie aitzindari izan ziren 92 erakunde, talde eta enpresei. Goiena aitzindari horietako bat izan zen Goiena.eus webgunearekin, hain zuzen.

Gaurko ekitaldian PuntuEus Fundazioko lehendakari, Josu Waliñok azpimarratu du "PuntuEus domeinua euskara eta euskal kulturaren komunitatea" dela, "guztiona". Datuak ere eskuratu ditu eta azaldu du erregistratatako webguneen %95 Euskal Herrikoak direla eta gainerako %5 hori mundu osotik jasotako eskaerek bete dutela. Azpimarratu du, oro har, erakunde publiko, enpresa eta era guztietako erakundeetakoak direla komunitatea osatzen duten webguneak.

Fase irekia

Aurrerantzean komunitateko kide izateko baldintzak betetzen dituen edozein webgunerentzat eskatu ahalko da '.eus' domeinu-izendapena. Fase irekia da, erregistro publikoa, eta gainerako '.com' ala '.org' izendapenen kasuan bezala, izena eskuragarri badago, domeinu izendapen hori esleituko dio eskatzaileari dagokion erregistratzaieak.

Durangoko Azokan

Durangoko Azoka datorrela kontuan izanik, eskaintza berezia egingo dute Fundaziokoek. Hala, norbanakoei zuzenduta, Zureizena.eus ekimena jarriko dute ahian. Norbabakoek euren izena erregistratu ahalko dute '.eus' izendapenarekin. 30 euroren truke domeinu-izena, 20 posta elektronikoko kontu, 2 GBeko espazioa eta transferentzia halamena erosi ahalko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak