Eusko Jaurlaritzaren Hipoteka Bitartekaritza Zerbitzuak ebatzitako kasuen %82an bi aldeak ados jarri dira

Arantzazu Ezkibel Galdos 2014ko abe. 3a, 12:20

Eusko Jaurlaritzaren Hipoteka-bitartekaritzako zerbitzuak 24 espediente ireki zituen 2014ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartean. Aldi horretan 17 espediente ebatzi zituzten, eta horietatik 14 bi aldeen arteko akordioa lortuta amaitu dira. Beste hiru espedientetan ez da akordiorik lortu eta, gainerako zazpiak ebatzi gabe daude oraindik.

Eusko Jaurlaritzak doan ematen du zerbitzu hau, Ekonomisten Euskal Elkargoarekin, Kontuen Zinpeko Zentsoreen Institutuarekin eta Euskadiko Ekonomialarien eta Merkataritza Tituludunen Elkargoarekin sinatutako hitzarmenaren bitartez.

24 familien kasuak

Aurten 24 familiak eskatu diote Eusko Jaurlaritzari finantza-erakundeekin bitartekari lanak egiteko eta euren hipotekak berriz negoziatzeko –2014ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra arte.


Eusko Jaurlaritzaren Hipoteka-bitartekaritzako zerbitzuak zabaldutako 24 espediente horietatik, 17 espediente ebatzi dituzte. Horietatik 14 alderdien arteko akordioa lortuta amaitu dira; hau da, kasuen % 82,3 epaitegietara joan beharrik gabe ebatzi dira. Beste hiru espedientetan ez da akordiorik lortu eta, gainerakoak (7), ebatzi gabe daude oraindik.

Gainera, aldi horretan, zerbitzuak 150 lagunen kontsultei erantzun zien.

Hipoteka gauzatze-kasuak saihestea

Helburua hipoteka gauzatze-kasuak saihestea da. Horretarako, eskatzaileen eta finantza-erakundeen artean bitartekari aritzen dira, zorra berriz negoziatzeko. Etxebizitza erosteagatik gainzorpetzeko egoeran dauden pertsona guztiek erabil dezakete zerbitzu hori, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Ohiko etxebizitza eta jabetzan duen bakarra izatea.
  • Hipoteka-mailegua gehienez 350.000 eurokoa izatea, etxebizitzaren balioaren arabera, prozesu judiziala bidean egon edo ez, eta jabetzaren titulartasunari eusten bazaio betiere.
  • Etxebizitza EAEn egotea.
  • Kaltetutakoak, finantza-erakundearekin zorra berriro negoziatzeko, egindako ahaleginak porrot egin izana.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak