Jai arrotzen aurkako eguna egingo dute zapatuan Ernaik eta Fan Hemendik batzordeak

Jon Berezibar 2014ko abe. 1a, 11:33
Julen Artzuaga, joandako maiatzean, EH Bilduren ekitaldi baten, Arrasaten.

Debagoieneko Ernaik eta Fan Hemendik batzordeak abenduaren 6an "euskaldunok ospatzeko ezer ez dugula" aldarrikatuko dute. Herri-eskolak antolatu dituzte, EH Bilduko legebiltzarkide den Julen Artzuagaren partaidetzarekin, eta manifestazioa eta bazkaria egongo dira.

Egitaraua

10:00etan Oñatiko gaztetxean. Herri-eskola saioa Julen Artzuagarekin. Ertzaintzaren egitekoari buruz jardungo dute.
12:30ean manifestazioa Foruen Plazatik.
Ondoren, bazkaria gaztetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak