Debagoiena da enpresak komunikazio teknologietan ondoen hornituta dituen eskualdea

Jon Berezibar 2014ko aza. 26a, 08:50

Eustaten azken inkestak teknologia berrien erabileraren lehen lerroan kokatzen ditu Debagoieneko enpresak. Gure eskualdea nabarmentzen da IKTetan ondoen hornituen dituen enpresa kopuruan. Bestelako datuen artean, jakinarazi dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, webgunea duten enpresen %47,2ak euskaraz ere baduela. Horretan ere, Debagoiena da enpresetako webgune gehien euskaraz dituen eskualdea, alde handiarekin.

Informazioaren Gizarteari buruzko inkesta kaleratu berri du Eustatek, Euskal Estatistika Institutuak. Debagoiena nabarmen agertu da inkestan 10 behargin ala gehiagoko enpresen artean, Informazio eta Komunikazioaren Teknologietan (IKTak) ondoen hornituta dagoen eskualdea dela. Hala, enpresen %96,7ak du Interneterako konexioa. Deigarria da, baita ere, kode-irekiko programak erabiltzen dutenen artean ere, ehuneko oso altua dela: %85,1.

Euskarazko web gehien

Debagoienean, era berean, enpresen euskarazko webguneen proportzioa handia da, gainontzeko eskualdeekiko alde nabariarekin. Hala, enpresen %74,8k dute webgunea euskaraz; Gipuzkoako %61,1eko batez bestekoaren gainetik eta, oso gainetik, hiru probintzien bataz bestekoari erreparatuz gero, %47,2.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak