Etapa berriko lehen produktua N1 tableta da, gama altukoa eta Android sistema eragilearekin. Gailuaren ezaugarrien artetik, pantaila laminatua eta microUSB konektorea dira. Pantailak ohikoek baino geruza gutxiago ditu eta irudi errealagoa lortzen da horrela. Gorilla Glass 3 material sendo eta apur-gaitzarekin dago fabrikatua.