WhatsAppen ikur salatari urdinari itzuri egiteko aplikazioa sortu dute

Jon Berezibar 2014ko aza. 17a, 09:15

ka-mika piztu bezain laster konponbideak ere azaleratu dira, garatzaileek ez dute-eta itxaron. Mezua irakurria izan dela jakinarazteko ikur bikoitz urdinari itzuri egiteko aplikazioa kalean da jada.  Shh aplikazioak ikur salataria ezkutatu egiten du eta hartzaileek ezin dute ikusi.

Androiderako dago soilik eskuragarri eta aplikazioak egiten duena da Whatsappeko mezuak ezkutuan irakurri. Hau da, erabiltzaileak Shh-en bitartez ikus ditzake mezuen jakinarazpenak baina WhatsApp aplikazioa ireki barik. Hala, mezua irakurri egin daiteke baina WhatsApp aplikazioa, modu baten esatearren, ez da jabetzen.


Facebook orain atzera

Erabiltzaile askoren artean ezinegona sortu du WhatsAppen azken berrikuntza horrek eta askok pribatutasunari zuzenean eraso egiten diola adierazi dute. Facebook ez da entzungor eta dagoeneko irtenbide baten lanean dabiltzala iragarri dute dagoeneko. Azaldu dutenez, hurrengo eguneraketan ikur urdinen jakinarazpena desgaitzeko aukera egongo litzateke eta erabiltzailearen esku geratuko da erabili ala ez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak