Atletak eta txakurrak batera ibiliko dira lehian, Gorlan

Xabier Urtzelai 2014ko aza. 14a, 06:00
Iazko txakur kroseko irteera unea.

Asteburuan jokatuko dute Gorlako Mushing txapelketa, eta gainera, Euskadiko Txapelketa absolutua izango da. Hala, zapatuan –16:00etan hasita– federatuendako lasterketak egingo dituzte, eta domekan –10:00etan hasita– federatuez gain herri mailako kirolariek ere parte hartu ahal izango dute.

Iaz egindako lehenengo edizioa arrakastatsua izan zen, eta orduan eguraldiak ez zuen batere lagundu. Asteburuan, berriz, ona dator: "Eta gainera aurten gure lasterketak ez du mundialaz bat egiten, eta aurreikusten dugu parte-hartzaile kopuru polita etorriko dela. Burgosen, esaterako, 150 lagun inguru batu ziren", adierazi du antolatzaile lanetan dabilen Maribi Berraondok. 

Lau modalitate

Bai zapatuan eta bai domekan lau modalitatetan banatuko dituzte lasterketak: txakur-krosa, bi txakurrek tiratutako patinak, txakur batek tiratutako bizikleta eta lau txakurrek gidatutako gurdia (5 kilometroko zirkuituan). Eta, domekan txakur krosa 7.5 kilometroko zirkuituan egingo dute: "Txakurrek tenperatura baxuak behar dituzte ondo moldatzeko, eta baliteke zapatukoa beranduago hastea". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak