Bost jakitunek hartuko dute kargua barikuan Jakiunde Akademian

Jon Berezibar 2014ko aza. 12a, 15:36

Zientzia, arte eta letren akademiak barikuan egingo duen osoko batzarrean bost kide berrik hartuko dute kargua: Maria Teresa del Vallek antropologian, Concepción de la Rúak biologian, Maria Teresa Telleriak botanikan eta hizkuntzalaritzan Itziar Lakak eta Ibon Sarasolak.

Ekitaldia Olaso dorrean egingo dute, akademiaren egoitzan, eta hasiera hitzaldia Jose Luis Larrea, Ogasun eta Finantza sailburu ohiak egingo du. Jakiunde Akademiako kideek, hortaz, barikuan ohiko batzarra egin eta kide berriak hartuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak