Honela, hiru dira aplikazioak mezuaren egoera aditzera emateko darabiltzan ikurrak: berde bakarra mezua bidali dela esateko, berde bikoitza bidalia bai, eta hartzaileak jaso egin duela adierazteko eta, hirugarrenik, berria, urdin bikoitza, jasoa eta irakurria izan dela erakusten duena. Hain zuzen, mezuaren egoera erakusteko modu ezberdin horiek txarto-ulertu bat baino gehiago eragin izan dute erabiltzaileen artean, askok ulertzen baitzuten ikur berde bikoitzarekin mezua irakurri egin zela adierazten zela. Ikur urdinarekin, orain argi berezitu gura izan dituzte mezua banatu egin dela batetik, eta, bestetik, hartzaileak irakurri egin duen ala ez.
Pribatutasuna kolokan
Berrikuntza ezarri bezain laster erabiltzaile askok haserrea erakutsi dute uste dutelako zalantzan jartzen duela pribatutasuna, hartzaileak mezua irakurri egin duela jakinda, nabarmen gera baitaiteke.