Txapelketari esker, domekan, primerako pintxoak Elgetan euro baten

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko aza. 5a, 12:24
Maialde landetxeko Jesus Mari Kalboetxeagak jantzi du txapela pintxo lehiaketako azken edizioetan.

Epaimahaiak 14:00etan emango du bere epaiaren berri; txapela eramango diote irabazleari.

Galtzak bete lan ibiliko dira domekan, hilak 9, Elgetako ostalariak. 10:30etik aurrera ostatuz ostatu ibiliko da epaimahai ofiziala pintxoak dastatzen. Taberna bakoitzak bina pintxo aurkeztu beharko ditu, eta 12:30an guztiak ikusgai egongo dira herriko plazan. 

Ostalariek egunean bertan jasoko dute epaimahai ofizialaren erabakia. Sari banaketa 14:00etan egingo dute. Turismo batzordeko arduraduna den Patxi Basaurik txapela eramango diote irabazleari Jainaga eta Narbaiza trikitilarien laguntzarekin.

Pintxoak euro baten   

Txapelketa tarteko, bezeroek primerako pintxoak dastatzeko aukera izango dute domekan, euro bateko prezioan. Ostalariek salneurri horretan eskainiko dituzte txapelketara aurkeztutako bi pintxoak. 

Hurrengo bi domeketan ere salneurri berdina izango dute pintxoek, baina kasu honetan taberna bakoitzeko onena eskainiko dute parte-hartzaileek. Bezeroek, gainera, pintxo onenaren saria boto bidez izendatzeko aukera izango dute. Baita pintxoek dituzten osagaiak asmatzeko aukera ere. Sariak banatuko dituzte bezeroen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak