Langabeziak gora egin du beste behin eta 3.835 langabetu zeuden urrian Debagoienan

Maialen Torres 2014ko aza. 4a, 12:03

Uztailean hartutako joerari eutsiz, beste hilabete batez gora egin du langabeziak urrian ere. Horrela, Debagoienan 65 langabetu gehiago dira orain, Eustatek kaleratutako datuen arabera, eta guztira, 3.835 pertsona daude lanik gabe. Horren eraginez, %12,87koa da langabezia tasa.

Herriz herri begiratuta, guztiek dituzte irailean baino langabetu gehiago, Leintz Gatzagak eta Oñatik izan ezik. Lehenak datu bera mantentzen du, abuztuan behera egin zuenetik, eta Oñatin, irailean baino hemeretzi langabe gutxiago zeuden urrian. Tasarik altuena, berriz, Arrasatek du, %16,56koa. Eskoriatzakoa ere eskualdeko bataz bestekoa baino altuagoa da, %13,11koa, hain zuzen ere.

 

Langabezia tasa

(%)

Langabetuak

(pertsonak)

Irailarekiko

(pertsonak)

Antzuola

%9,53

104

+1

Aretxabaleta

%10,38

351

+14

Arrasate

%16,56

1.716

+40

Bergara

%12,22

857

+19

Elgeta

%11,07

60

+3

Eskoriatza

%13,11

267

+7

Leintz-Gatzaga

%8,15

11

=

Oñati

%8,94

469

-19

Debagoiena

%12,87

3.835

+65

 

Datuek, ordea, ez dute gurean bakarrik egin okerrera. Izan ere, Gipuzkoan 454 pertsona gehiago daude langabezian, 47.427 guztira. Tasak Nafarroan egin du gehien gora, %1,76, baina, guztira, Bizkaian daude langabetu gehien, 95.816, hain justu. Hego Euskal Herriko datuen arabera, guztira, 217.841 pertsona daude lanik gabe, irailean baino 2.098 gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak