Eskuratuk eta Ordainduk diote ez dutela hitzik Korporazioaren zuzendaritzaren portaera kalifikatzeko

Arantzazu Ezkibel Galdos 2014ko urr. 31a, 11:14

Ordaindu eta Eskuratuk diote "ez dugu hitzik" Korporazioaren zuzendaritzaren portaera kalifikatzeko. Bi elkarteok euren eskaeren harira Mondragonek egindako agiriari erantzun diote orain. Diote gezurra dela hainbat batzar izan dituztela, "bakarra izan dugu Gisasolak dimititu ostean".

"Soluzioak lanpostuen alorrera mugatzen dira, baina tradizioz Lagun Aro arduratu da horretaz; hortaz, berria da orain Korporazioa aritzea horretan", diote. Mobilizatzea eta erakundeetara jotzea dela irtenbidea diote. "Elkarrizketa, negoziazioa eta etengabeko borroka proposatzen ditugu", azaldu dute.

 

KOOPERATIBEN BILTZARRAREN BATZORDE IRAUNKORRAREN AGIRIARI ERANTZUNEZ

Txema Gisasolak dimititu ostean. Behin-behineko Kudeaketa Batzordea zeritzonak
Korporazioko bi kide bidali zituen gurekin hitz egiteko. Horiek esan zigutenez.
Behin-behineko Kudeaketa Batzordea ohiko kudeaketaz arduratuko zen soilik:
lehendakari berria hautatu arte, eta ez zuten guretzako irtenbiderik. Harrezkero, urte
osoan zehar, elkarrizketak eskatu ditugu behin eta berriro, baina ez digute eman. Aurreko
lehendakariak (Txema Gisasolak) arazo bat genuela aitortu zuen, eta irtenbideak egon
egon zitezkeela.
Gaur egun, halere, bere buruari Biltzarraren Batzorde Iraunkorra izena eman dion eta nork
osatzen duen ere ez dakigun organo batek erakunde-deklarazio bat atera du, gure
errebindikazioekiko jarrera azaltzeko. Deklarazio hori baina harrigarria bada ere,
erakundearen webgune batean (TU Lankiderenean) zintzilikatzera eta, ustez, Noticias de
Gipuzkoa egunkarira bidaltzera mugatu da. Egunkari horretan eta hirugarren baten ahotik
izan dugu albistearen berri.
Tamalez, erakunde horrek ez du bere burua agertu (oraindik ere ez baitakigu nork
osatzen duen) eta, gainera. ez du aurrez aurre erantzuteko adorerik ere izan, nahiz eta,
hainbatetan eta zenbait bitarteko erabiliz, Mondragoneko zuzendaritzari hitzordua eskatu
diogun. Gaitzesgarria benetan. Gaitzesgarria da, halaber, Behin-behineko Kudeaketa
Batzordeak (ezagutu dugun eta zuzenean eta zeharka solaskide izan dugun erakunde
bakarrak) edo, itxuraz behintzat, haren ordezkoa den organoak, Biltzarraren Batzorde
lraunkorrak, gu hartzeari uko egin ostean, jakinarazpen lotsagarri bat bidaltzea, inolako
dotoretasunik gabe eta elkarrizketaren ustezko bultzatzaile gisa, gezur biribila botatzeko:
"Mondragon korporazioko ordezkariek hainbat bilera egin dituzte, hala Fagor-Edesa
kooperatibetako eragindakoen elkartearekin (Ordaindu Elkartearekin) eta
Eskuraturekin...".
Berriro diogu : Ordainduk bilera bakarra (hasieran esan duguna, orain urtebete) izan du
Gisasolak dimititu ostean -horrekin ere behin egon zen-. eta ondorengo eskaera guztiei
entzungor egin die, baita Akanpada ostean joan den irailean egindakoari ere.

Orain. erakunde-deklarazioan esandakoaren arabera, ezin diete Eskuraturen eta
Ordainduren eskaerei erantzun. "Mondragonen izaeraz eta errealitateaz kanpokoak
direlako eta Mondragonek eskuduntzarik ere ez duelako... ", eta "iritzia irmoa eta behin
betikoa da, eta, beraz, Korporazioaren aldetik amaitutzat jotzen dugu auzia ...".

Egiazki, ez dugu hitzik Korporazioaren zuzendaritzaren portaera kalifikatzeko.

Eta, jakina, bitxia da Korporazioaren eta kooperatiben arteko harremanak kolpe bakarrean
eragin guztietarako deuseztatzea. Dirudienez. harremanok eta soluzioak lanpostuen
alorrera mugatzen dira -esan beharra dago, behar-beharrezkoak izan arren, horiek ere
ez direla behar bestekoak-, Edonola ere, ezin esan gabe utzi horiek ohitura
historikoak direla Taldean, eta, tradizioz. Lagun Aro arduratu dela horiez, bere
zereginetako bat baita. Ikuspegi horretatik, berria da orain Korporazioa aritzea horretan.
Bitarteko ugari daude gure arazoari irtenbidea emateko. Gogoan izan behar dugu
kooperatibetako [bereziki, FEDeko} bazkiderik antzinakoenak izan ginela gaur egun
Laboral Kutxa deritzona sortu genuenak, gure enpresak finantzatzeko. Kooperatibista
guztiok Laboral Kutxaren bidez kobratu behar dugu nahitaez, eta, gainera, hantxe ditugu
gure aurrezkirik gehienak. Gaur egun. kreditu-kooperatiba horrek sekulako mozkinak ditu,
eta kearena egiten du: joanak joan. Gure arazoarentzat amaiera ona nahi badugu, badago
nahikoa aukera, auziari enkistatzen utzi gabe eta heldu nahi ez dugun muturretaraino
eraman gabe.
Edonola ere, oraindik ere tinko jarraitzen dugu gurea zena, eta dena lortzeko. Egon
badaude gurea konpontzeko bitartekoak. Halako baieztapen biribilen aurrean,
mobilizatzea eta erakundeetara jotzea dugu irtenbide bakarra, eta, beharrezkoa izanez
gero, epailearen aurrera jotzea. Kooperatibismoaren aurka, arduragabe eta senik zitalenekin
jokatzeak kalte erdeinagarriak ekar diezazkiguke denoi.

Ez dago psikologiako profesionalen elkargokoa izan beharrik, erabateko ziurtasunak, ia
beti, argudio ahulak, funtsik gabeak eta gutxi landuak ezkutatzen dituela jakiteko.
Irtenbide bizkor eta irudimenezkoak bilatzera gonbidatu nahi ditugu Biltzarreko Batzorde
Iraunkorra eta Mondragon. Elkarrizketa, negoziazioa eta, bestela, etengabeko borroka
proposatzen ditugu. Dorre handiagoak ere erori dira eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak