Minecraft zerbitzaria abiatu gura dute, euskaraz

Jon Berezibar 2014ko urriaren 13a

Euskal Herrian jende askok jolasten du Minecraft-ean, jokoa bera euskaraz badago baina zerbitzaririk ez. Euskal gamer batzuen ekimenez, Minecraft-en euskarazko zerbitzari bat abitu gura dute eta horretarako indarrak batu guran dabiltza Gamerauntsia.com webgunearen bidez.

Kalkuluak egin dituzte eta ekonomikoki zerbitzaria bideragarria izan dadin, 8-10 euroko hileko gastu bat (120 euro urtean) izango dela estimatzen dela diote. Aldi bereko 30 jokalari izango lituzke zerbitzariak, 30 partida momentu berean, alegia. Ematen dute, 50 pertsonek nahi balute zerbitzari horretan parte hartu: 0,2 euro hilean (urtean 2,4 euro) aterako lirateke bakoitzarentzat. Hau aurrera eramateko, dohaintza bidez (Paypal kontu batekin), zozketak eginez edota orain horren modan dagoen crowdfounding plataformak erabiltzea proposatu da. Xehetasun guztiak webgunearen foroan daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak