Guztietatik, baina, iPad tabletaren belaunaldi berria da jakin-min gehien piztu duena.
Ematen duenez, iPad handia teknikoki hobetuko dute diseinu ezaugarriei eutsita. Touch ID botoia eta erosketak egiteko NFC txipa ere ekarriko luke Applen tabletaren berrienak. iPad Mini modeloari dagokionez diseinua ere aldatuko omen diote.
Retina iMac-a
Azkenik, esamesek diotenez, OS X Yosemite sistema eragilearen behin betiko bertsioarekin batera iMac berria ere aurkeztea aukeren barruan legoke. Retina teknologia dakarren pantaila litzateke Apple-en mahaigainekoaren nobedade nagusia. Pantailaren erresoluzioan egundoko jauzia ekarriko luke horrek modelo berria aurkeztekotan.