Autobus zerbitzuak hobetzeko eskualdeko bilera egingo du bihar Aldundiak Arrasaten

Larraitz Ugarte diputatua eta Unai Erroitzenea, Mugikortasun Zuzendaria, irudi berria dakarren Lurraldebusen autobus baten aurrean.

Kilometro eta zerbitzu gehiago izango ditu Lurraldebusek 2015 urtean. Horretarako, zerbitzua berritu eta beharretara egokitzeko, herritarren iritzi eta ekarpenak batzen ibili da Aldundia azken hilbateetan. Prozesua azkenetara iristen dabil jada eta eskualdeari dagokion azken batzarra bihar egingo dute, 18:00etan Arrasateko Kulturaten.

Herritarren iritzi eta ekarpenak batuta, Aldundia autobus zerbitzu berritua abiatzekotan da datorren urtean. Hain justu ere, urtebeteko partaidetza prozesua gauzatuko dute horrela, probintziako 56 herritan egina, 4.000 herritar baino gehiagoren ekarpenekin. Aldundiak jada hartu ditu konpromisoak eta agindu du proposatutakoaren %75 onartu dute, inbertsioa %36 handituko dutela eta 57 lanpostu sortuko dituztela, besteak beste. Horrekin guztiarekin, 2015ean Lurraldebus zerbitzuko autobusek bost milioi kilometro gehiago egingo dituzte.

Lerro orokorretan, bost izango dira zerbitzuan hobetuko dituzten ardatzak:

- Ordutegiak: Zerbitzu nagusietan 06:00ak ala 06:30ak aldera hasi eta 22:00-22:30ean bukatuko dira; bariku eta zapatuetako iluntzeetako zerbitzuak ere luzatuko dituztelarik.
- Ospitaletako, jaietako eta gauetako zerbitzuak areagotuko dituzte.
- Aldundiak ahalegin berezia egingo du autobus arteko aldaketak koordinatzeko. Horretarako, Bizkaibus, Eusko Tren eta Renfeko loturak ziurtatu gura dituzte.

Erlazionatuak

Unai Erroitzenea: "Zerbitzu berriak jartzeak 7 milioi euroko inbertsio gehigarria suposatzen du"

Debagoiena

Gipuzkoako autobus zerbitzu publikoa hobetzeko Aldundia lantzen dabilen prozesua hirugarren fasean sartu da. Bestela esanda, atzera ere Gipuzkoako ...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.