Aurreikuspenak gaindituta, pozik hasi du denboraldia Arrasate Atletiko Taldeak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko urr. 10a, 09:58
Aurtengo denboraldirako izena eman duten neska-mutikoak eta begiraleak, Mojategin

Aurreikuspenak erabat gaindituta hasi du denboraldia Arrasate Atletiko Taldeak. Aurreko urteetan baino haur eta gaztetxo gehiagok eman dute izena. Hortaz, pozik eta ilusioz ekin diote 2014-2015 denboraldiari: "Atleta belaunaldi berriek euren aurrekoen markak hausteko helburua izango dute, eta lan horretan klubak jarriko dituen begiraleen laguntza jasoko dute", adierazi du Fernando Zufiriak. 

Arrasateko atletez gain, bailara osotik etorritako gaztetxoak animatu dira atletismoa probatzera: Bergara, Oñati, Aretxabaleta, Eskoriatza, Antzuola, Elgeta eta Aramaio. Oraindik aukera dago izena emateko; interesatuta daudenek ikastetxeetan eman beharko dute izena eta gero Mojategira joan. Eguazten eta egubakoitzetan elkartzen dira, 18:00etatik 19:00etara. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak