Hitzik gabeko umorezko ikuskizuna, barikuan, Espaloian

Carlo-Mo 'Gesto es Todo' ikuskizuna egiten.

Carlo-Mo kataluniarrak 'Gesto es Todo' ikuskizuna egingo du Elgetan, 22:00etan.

Bidaiari bat. Badoa. Ekipaje txikia darama: gitarraren funda. Eta bidean hainbat egoera eta bizipen izango ditu, publikoarekin elkarbanatuko dituenak. Guztia hitz bakar bat ere esan gabe. Posible ote?

Carlo-Mo pailazo kataluniarra da eta hamar urtetik gora darama eszenatoki gainean. Keinuen bidezko ikuskizuna da Gesto es Todo, eta Espaloia kafe antzokian egingo du barikuan, hilak 10, 22:00etan. Sarrera da 10 euro.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.