Urriaren 15ean izango da Deba ibaiari buruzko erreportajearen estreinaldia. 18:30ean aurkezpena egingo dute egileek eta ostean emanaldiak egongo dira euskaraz (18:30ean eta 19:30ean) eta gaztelaniazko azpitituluekin (19:00 eta 20:00etan). Egileek azaltzen dutenez, erreportajean Deba errekaren eta ibaiaren ibilbidea erakusten da erreportajean eta ekonomiarekin eta ekologiarekin dituen loturak erakusten ditu. Harreman horrekin, erakutsi gura da ibai eta errekak ahalik eta egoera garbienean mantentzea zeinen garrantzitsua den eta oraindik lan asko dagoela egiteko. Arrasaten izango dira emanaldiak eta asteko egitaraua, herri horri dagokionez, Kulturaten egongo den Ura & hiria 2020 erakusketan eta urriaren 18ko erreka garbiketak osatuko dute (09:30ean geratu dira Laubide plazan.)
Egitaraua, herririk herri
OÑATI. Urriak 11tik-19ra
URRIAK 11, larunbata:
Goizeko 10etan Foruen enparantzan.
Epeleko araztegira bisita, bizikletan, Txirrinka eta Natur Eskolaren gidaritzarekin.
URRIAK 11tik 19ra:
“Oñatiko errekak bizirik!” kanpo erakusketa, Oñati errekako herriguneko pasealekuetan zehar.
URRIAK 15, asteazkena:
Arratsaldeko 19:30tan Kultur Etxean.
“Ura eta erreka Deba ibarrean” dokumental laburra eta solasaldia. DOHAINIK.
URRIAK 18, larunbata:
Goizeko 9tan Foruen enparantzan.
ERREKA GARBIKETA. Errekan ibiltzeko oinetako egokiak (katiuskak edo oinetako zaharrak) eta eskularruak ekartzea gomendatzen da. Ondoren luntx txiki bat egingo dugu herriko plazan. Batu diren hondakinak bertan ikusgai utziko dira.
URRIAK 19, igandea:
Goizeko 8:30tan Foruen enparantzan. “Berotegi eta Arranoaitz; bi erreka eta hainbat sekretu” mendi irteera, Natur Eskolaren gidaritzarekin. Otartekoa eramatea gomendatzen da.
ESKORIATZA
Urriak 14: Errekara bisita gidatua. Victor Peñas URA agentzia. Ibarraundi museoan 17:30tan.
Urriak 13-17: Errekako argazki zaharren erakusketa 17:00-19:00 Ibarraundi museoan.
Urriak 13-17: "Ura eta erreka Deba ibarrean" dokumental laburraren emanaldia 18:00 Ibarraundi museoan.
Urriak 18: Errekako argazki zaharren erakusketa Santa Mariñe plazan 10:00-12:00
ERREKA GARBIKETA: 10:00etan herriko plazan. Oinateako eta erropa egokiak ekarri.
ARETXABALETA
IBILALDITXOA: Urriak 12 - 10:00etan Herriko plazan. 4 Iturri ezagutzeko ibilalditxoa (umeentzako egokia). 10:00etan Herriko plazan.
ERREKA GARBIKETA. Urriak 18 - 10:00etan Herriko plazan ( Txakoli-Errotabarri). Errekan ibiltzeko oinetako egokiak (katiuskak edo oinetako zaharrak) eta eskularruak ekartzea gomendatzen da. Ondoren hamarretakoa.
BERGARA
Urriak 18
Goizeko 8:30etan herriko plazan, Labegaraietan eta Osintxuko plazan erreka garbitzeko. Oinetako eta arropa egokia ekartzea gomendatzen da. 13:30etan zer jan eta edana egongo da.
Urriak 13-17
Errekaren inguruko erakusketa, pleno aretoan. Ordutegia: 12:00/14:00- 18:00/21:00.
LEINTZ GATZAGA
ERREKA GARBIKETA ETA IBILALDIA (Bengoerrekatik Dorletako Gatz Museoraino): Urriak 18, 9:30etan Herriko San Migel Enparantzan.
9:30-11:30 Kontzejupetik errekan gora Olaun erreka Deba ibaiarekin elkartzen den lekuraino. Tartean Bengoerreka, errekatxoko emaritokia eta Santa Kolunbako zubi azpiko ur putzua ezagutuko ditugu. Arropa eta oinetakoa egokiak ekarri.
12:00etan "URA ETA ERREKA DEBA IBARREAN" dokumental laburraren emanaldia (17 ́).
12:30etan Ogitartekoa.