Batura Mobile enpresak Goienarekin batera garatu du aplikazio berria. Aurreko bertsio izanez gero, lehengo aplikazioa eguneratu besterik ez da egin behar, bestela, doan jaits daiteke sistema eragileari dagokion denda digitaletik.
Aplikaizo berriak hainbat atal berri ditu:
- Kexatu: Testu eta argazkien bitartez kexa eta salaketak egin daitezke, Goienak albiste bezala landu ala bere horretan argitara ditzan. Bai sarean zein peperezko Goienan bere lekua izango dute herritarrek egindako salaketek.
- Txalotu: Ekimen ala gertaerak aupatzeko txokoa izango da. Kexetan bezela, Goienako hedabideetan ohiartzuna izango dute ataletik bidalitakoek.
- Bidali argazkiak: Albisteak proposatu, irudiak bidali, zerbaiten berri eman... atal hau da bidea.
- Oharrak bidali: Jakinarazpen, prentsa-ohar zein abisuen lekua da, Goienako kazetari eta arduradunekin zuzenean komunikatzeko.
Atal horiez gain aplikazioan GOIENA.EUS-en batutako azken berriak eta Gida, eskela eta Aurreztu.com-erako sarbideak ere badaude. Zuzeneko komunikaziorako Goienako e-posta, telefonoa eta Whatsapp zenbakia ere jasotzen dira.
Aplikazioaren eguneraketa honekin Goiena Komunikazio Taldeak irakurle eta herritarrengana are gehiago gerturatu gura du. Aplikazio honekin zuzenean parte hartzeko bideak eta erraztasunak eskaini gura ditu Goienak.