Profesional horien egitekoa da baliabideak jartzea ahalik eta energia gutxien erabiltzeko eta energia hori ahalik eta modu egokienean baliatzeko. Izan ere, energia xahutzen ari da; Europak duen arazo larrienetakoa, esate baterako, menpekotasun energetikoa da, % 46 (EAEk, % 94).
Ziurtagiri energetikoa
Europa arazoaz jabetuta, Europa 2020 plana eratu du epe horretan eraginkortasun energetikoa murrizteko eta CO2 igorpena ia zerora mugatzeko. Ondorioz abian jarri da, besteak beste, eraikinetarako ziurtagiri energetiko bat eta baita ITE ikuskapena ere 50 urte baino gehiago duten eraikinetarako.
Euskal Herrian, etxebizitzen erdiek
Lanbide Heziketak eskainiko duen Eraikuntza Proiektuak heziketa-zikloan gaituko diren ikasleak lan horietan aritzeko profesionalak izango dira. Kontuan hartu behar da Euskal Herriko etxebizitzen erdiek hiru urteren buruan ITEa pasatu beharko dutela, eta hori kudeatu egin beharko dela edo Gipuzkoan 2018rako eraikinen %30ek ikuskaritza teknikoa egin beharko dutela eta Leintz bailaran 900 eraikin inguru izango direla. Honek guztiak lana sortuko du.
Bioeraikuntza ere bai
Bestalde, zikloaren beste ikuspegi bat bioerakuntza izango da. Horretarako, ikastolak aditu taldea dauka ziklo horretan, besteak beste, bioeraikuntzako neurketetan teknikari bat, jakingai horretan master bat duena (biak ala biak Alemaniako IBN Baubiologie Instintuaren bitartez lortutako tituluak; azken hori Estatuan 16 kidek baino ez dute).
Informazio gehiago behar izanez gero, hona hemen bideak: Tel 943 77 20 25 edo arizmendi@arizmendi.ikastola.net