PuntuEus Fundazioak '.eus' domeinuak eskatzeko epea berria ireki du

Jon Berezibar 2014ko ira. 18a, 11:16
Fundazioko kideak, domeinu berrien jabe batzuekin. | puntueus

Irailaren 16tik eska daitezke .eus domeinu berriak. Fundazioak fase berriari ekin dio honela:  Abiarazte fasea. Bereziki elkarte, enpresa eta instituzio publikoek eskaria egiteko fasea da oraingoa. Urte amaierarako 2.000 bat abiatuta izatea da nahia.

Azaroaren 18ra arte iraungo du fase berri honek eta eskaera onartzen zaien webgunea abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, aktibatuko dituzte. Ordutik aurrera Erregistro Orokorra zabalduko da eta ohiko erregistradoreek eskainiko dute .eus domeinu izendapena. Prezioa, kasu horretan, erregistradoreek eurek ezarriko du, eskaintzen dituzten zerbitzuen arabera.


2.000 urte amaierarako

Martitzenean, fase berria aurkezteko egindako agerraldian, Josu Waliño PuntuEus Fundazioko zuzendariak azaldu zuen urte amaierarako 2.000 domeinu berri aktibatuko direla espero dutela.  Horren harira, Waliñok domeinuaren "erabilgarritasuna" azpimarratu zuen eta nabarmendu .eus ez dela soilik "euskararen inguruko domeinua, euskal jendarte gizartearen domeinua" izan behar duela, "euskal kulturarena".
Momentu honetan 92 entitatek dute .eus domeinu izendapena. Aitzindarien taldea delakoa osatzen dute 9 enpresa, 23 erakunde publiko, 14 hedabide eta euskalgintzako 46 entitate horiek. Orain, bigarren fase baten eta irekiera osoa izan bitartean, elkarte, enpresa eta instituzio publikoak egin ahal izango dute eskaria, Fundazioaren baldintzen arabera. Marka erregistratuek, interes publikodunek eta tokiko markek izango dute lehentasuna fase berri honi dagokionez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak