Ikerne Badiola kultura diputatua 'Harira' saioan

Amaia Txintxurreta 2014ko irailaren 10a

Donostia 2016ko zuzendari nagusiaren izendapenak sortu duen polemika hizpide izango dute gaur Harira saioan. Izan ere, Ikerne Badiola Kultura, Gazteria eta Kirol diputatua Harira saioan izango da gaur, eguaztena. Europako Kultura hiriburua ez ezik, Musika Hamabostaldia, Tabakalera, Zinemaldia, Arteleku… eta, gurera etorrita, Bergarako UNEDen egoera eta egoitza berriaren proiektua ere izango dute berbeta gai, besteak beste. Baita ondarea eta kirola ere. 22:00etan hasita Goiena telebistan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak