Buruzagi ohiek ez zuten Fagor Etxetresnen lur-jotzea eragin, epailearen arabera

Jon Berezibar 2014ko ira. 9a, 11:24

Txema Gisasola, Fabian Bilbao eta Sergio Treviño.

Hartzekodunen Konkurtsoaren gidari den Pedro Jose Malagon epaileak gainbehera lehiak eta krisiak ekarri zutela argudiatu du eta ez Gisasola, Bilbao eta Treviñoren kudeaketak. Hori frogatzen duen txostena eta Gipuzkoako Fiskaltzaren babesa ditu ebazpen horretarako. Errekurtsorik ez du erabakiak eta, honenbestez, Estatuko Abokatutzaren eta Ordaindu eta Eskuratu plataformaren erantzukizun eskaerak bertan behera utzi ditu epaileak.

Gipuzkoako Fiskaltzak ere  Txema Gisasola, Fabian Bilbao eta Sergio Treviño buru izan ziren garaien kudeaketa aztertu du. Konkurtsoaren administratzaileen txostenean oinarritzen den idatzian nabarmentzen denez, kooperatibaren kaudimenik eza  behin konkurtsoan sartzeko eskaera boluntarioa egin eta gero geratu omen zen agerian. Fiskalari nabarmentzekoa iruditzen zaio hori, hain zuzen, konkurtsorako eskaera jada  kaudimen-gabezia egoeran zeudela egin zutelako eta, ondorioz, Mondragon Korporazioak kooperatiben arteko elkarkidetzako finantziazio gehigarria ukatu ostean, Fagor Etxetresnak egoera hartatik ateratzeko azken aukera agortuta zegoenean. Era berean, Gipuzkoako Fiskaltzatik azpimarratzen da krisiak eta lehiak hondoratu zutela kooperatiba eta urteko kontuak, batzuetan atzerapenarekin izan bazen ere,  erregistratu egin zituztela. Fiskaltzaren txostena konkurtsoaren administratzaileen azterketan oinarritzen da.

Hala, Konkurtsoaren gidaritzaz arduratzen den Pedro Jose Malagon epailearekin bat dator Gipuzkoako Fiskaltzaren erabakia, eta, ondorioz, legearen arabera, bi alderdi horien adostasunarekin erabakita geratzen da auzia, errekurtsorako aukerarik gabe. Malagon epaileak, hortaz, irailaren 4ean auto berria kaleratuta, Estatuko Abokatuaren eta Ordaindu eta Eskuratu plataformen hori buruzagi ohien erruduntasun eskaera bertan behera lagatzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak