Analitikak ematen dizkie erabiltzaile guztiei jada Twitter-ek

Jon Berezibar 2014ko irailaren 2a

Twitter-ek jada erabiltzaile guztiei euren txioen hedapen eta estatistiken berri ematen die. Orain arteko kontu komertzialek izan dituzten aukeretako batzuk doan eskaintzen die kontu guztiei Twitter-ek.

Badaramate 4 urtetik gora estatistikak ematen baina orain arte publizitatea egin ala promozionatutako txioak bidaltzen zituzten kontuetarako soilik zeuden eskuragarri. Twitter-eko kontu guztietara zabaldu dute orain estatistikak ikusteko aukera. Bertxio, zabalkunde, jarraitzaile... guztien datuak eta horien garapena ikusteko aukera ematen du Twitter-ek. Beti ere, 28 eguneko denbora-tartearen barruan. Twitter-en norberaren kontuarekin sartu eta ondoren Analytics.twitter.com orrira sartu besterik ez dago hilabete atzerako datuak ikusteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak