Euskal emakumeen bizi-itxaropena, Europar Batasuneko altuenetakoa da

Imanol Gallego 2014ko abu. 19a, 10:22

Euskal emakumeak bizi-itxaropenaren Europako zerrendaren lehen postuan daude: 85,7 urte bizi dira, batez beste. Azken hamar urteetan, ia 10 urte luzatu da kopurua; "igoera nabarmena", Eustat Euskal Estatistika Institutuaren arabera.

Datuek egiaztatzen dutenez, euskal emakumeak dira bizitza luzeena duten europarrak. Gizonek, baina, ez dute zorte bera, eta 79,0 urtekoa da, batez beste, hauen bizi-esperantza.

Espainiari datuei dagokienez, zifrak erkiegokoak baino apur bat baxuagoak dira: emakumeen kasuan 85,5 urtean kokatzen da, eta gizonen kasuan 78,3n. 2000. Urtean, euskal emakumeen bizi-itxaropena 83,7 urtean eta euskal gizonena 76,4 urtean zegoen; orain ordea, emakumeena 85,7n dago, eta gizonena 79,0n.

Batasuneko zerrenda osoari dagokionez, euskal emakumeen atzean Frantziakoak daude: 85,3 urtekoa da bizi-itxaropena. Hurrengoak Maltakoak eta Suediakoak dira, 83,6 urterekin, eta bi herrialde horien atzetik Austria, Finlandia eta Luxemburgekoak daude: 83,5 urterekin. Kontrara, bizi-itxaropen baxuena Bulgarian dago, 77,4 urterekin, hurrengoak Errumania, 77,6 urterekin, Letonia, 78,4rekin eta Hungaria 78,6rekin dira.

Gizonen artean, itxaropen luzeenak: Suedian (79,9), Italian (79,7), Espainian (79,5) aurki daitezke. Bizi-itxaropen motzena, aldiz, Lituania (68,1), Letonia (68,6), Bulgaria (70,7) eta Errumanian (71,1).

Oso jaiotze-tasa baxua

Jaiotze-tasari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko jaiotze-kopurua txikienetako bat zen 2012an. EAEan, 1.000 biztanleko 9,3 jaiotza egon ziren; Europan, ordea, 10,4. EAEko jaiotze-tasaren azpitik, 2012an Alemania (1.000 biztanleko 8,4), Portugal (8,5), Grezia eta Italia (9,0), baita Hungaria (9,1) ere zeuden. Tasarik altuenak Irlandan (15,7), Erresuma Batuan (12,8) eta Frantzian (12,6) aurkitu ziren. Espainian 1.000 biztanleko 9,7 ume jaio ziren orain dela bi urte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak