Laboral Kutxak 59,79 milioi euroko mozkinak lortu ditu

Ubane Madera 2014ko abu. 4a, 14:31

Laboral Kutxak Arrasaten duen egoitza.

2014ko lehen seihilekoari dagokion emaitza da hori, beti ere, zerga ondorengoari dagokiona. Laboral Kutxak nabarmendu du, besteak beste, entitatearen likidezia maila "bikaina" dela, berankortasun ratioa jaitsi egin dela eta bezeroaren bitartekoturiko baliabideek, berriz, hazkundea izan dutela.

Datuetara joanda, bezeroen bitartekoturiko baliabideek %3,9ko hazkundea izan dute; berankortasun ratioa, berriz, %0,64 jaitsi da eta %102,12ko kreditu eta gordailu ratioa lortu du Laboral Kutxak urteko lehen seihileko honetan.

Balantze orekatua

Egiten duten balorazio orokorra positiboa da, izan ere, kreditu-kooperatibak "balantze-orekatua" duela nabarmendu dute. "Seihileko honetan, interes-tasak oso txikiak izan dira eta negozio-bolumenek behera egin dute, oro har. Horrek nabarmen eragin dio mozkinen sorkuntzari. Testuinguru horretan, balantze orekatua du kreditu-kooperatibak, kapitalizazio-maila handia, kreditu-zorroaren hornikuntza-maila ona eta berankortasun ratioaren jaitsiera", zehaztu dute.

Entitateak duen likidezia mailari dagokionez, berriz, "inbertsio-politika egokiari eta bezeroen aurrezki-saldoek izandako gorakadari esker" Laboral Kutxa txikikazko merkatuan zein "enpresetan inbertitzeko duen bokazioari erantzun ahal izateko indartsu" dagoela azpimarratu dute.

Sektorekoa baino txikiagoa

Horrekin batera, nabarmendu dute "arriskuen gestioa eta horien estaldura" direla "entitatearen indarguneetako" batzuk, kalifikazio-agentzien azken datuen arabera. "Horrek agerian uzten du Laboral Kutxaren finantza-profil egokia eta aktiboen kalitatea, onarpen prozesura sendoen ondorio bezala", adierazi dute. Eta bernakortasun maila ere aipatzen dute, esanez, "sektoreko batez bestekoa baino nabarmen txikiagoa" duela Debagoieneko kreditu-kooperatibak.

15 milioi euro

Bestelako datu batzuk nabarmentzearen, kaudimenari dagokionez, "enitateak sendotasun handia erakusten jarraitzen" duela diote; "aurrezkiak bilakaera positiboa izaten jarraitzen" duela; Laboral Kutxak "errentagarritasun-maila egokiari eutsi" diola, zailtasunak zailtasun; eta taldeko aseguruen negozioa aipatuz, diote 15 milioi euroko emaitza globalak lortu dituela eta "aseguruen negozioak mozkin-ekarpena handitzen jarraitzen" duela Laboral Kutxan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak