Apple eta VISA dendetan mugikorrez erosteko sistema aurkeztekoak lirateke aurki

Teknologiaren eta kredituaren bi handikiak batu eta iPhone bidez erosketak ordaintzeko zuzeneko sistema bat gertu izango lukete. Telefonoaren azken modeloaren Touch ID-a  erabiliko luke sistemak.

Sareko enpresa handi guztiek ordainketa sistemetan dihardute lanean. Kreditu txartela eskuko telefonoarengatik ordezkatzea da helburua eta dagoeneko proposamen bat baino gehiago dago merkatuan, batez ere, garraio publikorako ala erosketa txikien ordainketak egiteko. Asmoa, ordea, ordainketa guztiak mugikorretik bideratu eta kudeatzea da. Albiste da horren inguruan negoziazioetan dabiltzala bi munduetako –teknologia eta kreditua– handiki: Apple eta VISA.

Apple ere aurretik ibili da garapenak aurkezten baina ematen du saiakera definitiboa datorren udazkenean aurkeztuko dutela The Information atariak aurreratu duenez. Cupertinoko enpresak VISArekin batera sistema seguru eta propioa aurkeztuko du iPhone erabiltzaile guztientzat. Segurtasun sistema berezia izango luke ordainketa aplikazioak, antza, jada garatu eta identifikazioa telefonoaren azken modeloak daukan Touch ID atzmarka irakurgailuaren bitartez egingo litzateke. Sistema horren antzerako zerbait jadanik erabiltzen da Apple-n online Store-etan baina asmoa litzateke denda fisiko guztietara zabaltzeko moduko sistema izatea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.