Diseinu berria eta, batera, estrategia deigarria abiatu berri du geolokalizazioari esker eta sare sozialetan lekuen gomendioak egiten dituen Foursquare aplikazioak. Hain zuzen, bi aplikaziotan banatzen da orain arte Foursquare-ek bakarrean bideratzen zuen zerbitzua: Foursquare batetik, eta bestetik, Swarm.
Aplikazio nagusiari goitik behera aldatu diote diseinua. Milioika erabiltzaile ditu Foursquare aplikazioak baina jadanik ez ditu hasierako funtzioa guztiak, ze check-in ezagun horiek orain Swarm delako aplikazio berrian egin behar dira eta Foursquaren soilik gomendioak agertzen dira. Hala, check-in-ak egin eta lagunen kokapena ikusteko, Swarm aplikazio independentea erabili beharra dago eta Foursquare aplikazioa geratzen dira beste erabiltzaileen check-in-en zenbaketak, leku berrien gomendioak eta horiei buruzko informazio osagarria, iruzkinekin.
Geolokalizazioari lotutako gomendioen eremuan lehia aurkez diezaioken aplikazio bakarra Yelp da baina azken honek, hain zuzen, check-in-etan egiten du huts; orain Swarm-en bitartez gauzatzen den ekintza. Gomendioen trafikoan egin gura du negozioa Foursquare-k eta litekeena da, hori dela-eta horretara bideratu izana, esklusiboki, Foursquare. Apustu honek, ordea, izan du bere ifrentzua, ze erabiltzaileei banaketa horren aurreko check-in guztiak ezabatu dizkiete Foursquare-tik eta osagarri moduan Swarm aplikazioa jaitsi beste erremedio ez dute erabiltzaileek, lehengo zerbitzu bakarraren truke, orain bi aplikazioaren beharrarekin. Estrategia honek ez ditu erabiltzaileak konbentzitu eta Swarm-ek oso balorazio txarrak izan ditu. Foursquare-etik diote dagoeneko erabiltzaileen hiru laurdenak jaitsi dutela aplikazio berria eta biak aldi berean erabiltzen dituztela.