Markel Uriarte Coloradora bidean da, EWSko lasterketan parte hartzera

Markel Uriarte. Argazkia: Orbea Enduro Crew

Aretxabaletako gaztea buru-belarri dago Enduro World Series barruko lasterketetan parte hartzen. Uztailaren 16an Italian lehiatu zen, eta eguraldiak bizkarra eman bazion ere –lehenengo egunean bere txanda hasi baino 10 minutu lehenago ekaitza bota zuen, zirkuitua zailduz– 450 lagunetik 79. postuan amaitu ahal izan zuen bi eguneko lasterketa. 

Aste barruan, ostera, Orbea Enduro Crew taldeko riderrak AEBtarako bidea hartu du, Coloradon egingo dute-eta EWS-tako bosgarren proba. Aretxabaletakoa uztailaren 25etik 27ra bitartean lehiatuko da munduko onenekin batera. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.