Aldats maila ere badakar jada Google Maps-ek, ziklistentzat oso interesekoa

Jon Berezibar 2014ko uztailaren 22a

Google Maps-en azken eguneraketarekin bereziki txirrindularietan  pentsatutako berrikuntza dakar. Orain arteko oinezko eta autozko ibilbideez gain, bizikletaz egiteko bideen berri ere badakar, aldatsen malda mailari buruzko informazioa barne.

Maldari buruzko informazioa gehitu diote mapei Google-n eta orain aukera dago ibilbide baten barruan bideek duten aldatsa ikusi eta kalkuluak egiteko.

Ez da hori Google Maps aplikazioaren azken eguneraketaren berrikuntza bakarra. Mapari erabiltzaileak aurrez zehaztutako puntuak gehi dakizkio orain eta baita ahots bidezko aginduak eman. Uber aplikazioa ere txertatu dute oinezko eta garraio publikoaren informazioarekin batera. Hirugarren berrikuntza oso erabailgarri bat ere badago, aurrerantzean bi punturen arteko distantzia kalkulatzeko aukera ere ematen baitu Google Maps-ek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak