Nokiaren domeinuaren barruan, sistema eragilearen aukerak erabiltzen ikasteko bideo-tutorialak ipini dituzte eskuragarri, horrekin batera, segurtasun ezarpenak eta konfigurazio aukera desberdinak azalduz. Gainontzeko sistema eragileen interfazeetatik zertxobait desberdina da Windows Phone, neurri diferente askotako leihoekin. iOS eta Android-ek pantaila nagusiak aplikazioen botoiak erakusteko erabiltzen dituzte eta Windowsek neurri moldagarria duten koadrikulak erabiltzen ditu edukiak antolatzeko. Koadrikula bakoitzak, erakusten duen aplikazioaren arabera, portaera zehatz bat du eta informazioa erakusten dute aplikazio bera irekitzeko beharrik izan barik.