Gaur gauzatu dute dohaintza kutxako Finantza Arloko zuzendari Jose Antonio Unanuek eta MUko Enpresagintzako dekano den Lander Belokik. Ikerketa ekonomikoak, estatistikoak, merkatu-ikerketek... osatzen dute fondoa, 17.000 alekoa, hain zuzen. 1990etik atzerako aldizkari eta txostenak ere daude tartean, fakultatearentzat "oso baliagarritzat" jo dituztenak. Dohaintzan, fondo zabal horrekin batera, beste bi eratako dokumentuak ere eman ditu Laboral Kutxak. Batetik Mondragon taldeko hainbat kooperatibaren bideragarritasun-planei, eraketari eta abiatzeei buruzko agiriak jasotzen diren 488 kaxa daude; baimendutako ikertzaileentzat. Bestetik espezializatu gabeko literaturako 386 kilo liburu ere eman dizkio Emaus Fundazioari.