Aire libreko musika, asteburuko protagonista

Arrasateko Electrogaren une bat.

Udan ohikoa den lez, aire libreko hainbat kontzertu antolatu dira bailarako herri ezberdinetan, Eskoriatzan, Bergaran eta Arrasaten esaterako.

Anje Duhaldek emanaldi akustikoa eskaini zuen egubakoitzean Eskoriatzan, Errekan Gora ekimenaren barruan. Bergaran, ostera, egun berean Espoloia bete jende egon zen Travelling Brothers taldearen erritmora dantzan; eta musika elektronikoaren zaleek ere izan dute non gozatu, Arrasaten Electrogaia 2014 jaialdia ospatu baita asteburu guztian zehar Santa Marina auzoan. Arrasaten, Santa Marina auzoa ez zen zuzeneko musika eskaini zuen bakarra izan. Zapatuan gaueko 22:30etan Monterronen Rafael Lechowsky-ren emanaldia egon baitzen.

Euriaren beldur 

Eguraldia ez da batere egonkorra izan asteburuan, eta kontzertuak aire librean izan direnez, zerura begira pasatu dituzte orduak musikari zein antolatzaileek. Azkenean, baina, kontzertu guztiak normaltasunez ospatu dira, tanta batzuek gora behera. 

Kontzertuek harrera ona izan dute oro har, eta musikari, antolatzaile zein publiko gustura geratu dira emaitzekin.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.