Merezitako txaloak

Garazi Aiesta 2014ko uzt. 20a, 16:04
Rafael Lechowsky Zapatu gauean Monterronen

Rafael Lechowsky artistaren emanaldia ekaitzaren osteko barea izan zen Zapatuan Arrasaten.Emanaldia gaueko 23:15ak aldera hasi zen Monterronen, zeruak arratsalde guztia haserre pasatu ostean. Ekaitzak,  baina, barealdia eskaini zion Lechowsky-ri, eta honek, Monterron ia bete egin zuen. 

 

Zintzotasunez igo zen oholtza gainera, eta gauzak argi utzi zituen hasieratik. Ez zen inori txaloak lapurtzera etorri: "txaloak, hala sentitzen duzuenean bakarrik", eskatu zuen.

Letra sakonak, aparteko musikariak 

Lau jazzeko musikari, zein baino zein hobea, izan zituen lagun kaleko poetak. Hala ere, gezurra zirudien oholtza gainean bost pertsona zeudenik, denen arteko koordinazioa eta konplizitatea sekulakoa baitzen. Argi erakutsi zuen hori artistak, saxofoi jolearen maisulan bakoitza eskuarekin konpasak eta melodia markatzen zuen bitartean.    

Musika eta hitzak primeran josi zituen Lechowsky-k. Olerki bakoitza erraitetatik kantatu zuen ozen. Indartsu kantatu zion bizitzari, bakardadeari eta baita musikari berari ere.   

Esandakoak ondo bete zituen eta ez zion inori txalorik lapurtu. Baina Arrasatek  gogotsu egin zion txalo. 

 

[ARGAZKIAK]

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak