Santiagora eraman dute Eskoriatzako saihesbidean bizikletatik erori den emakumezkoa

Eguerdiko 12:30ean izan da gertaera, Eskoriatzatik Arrasaterako norabidean zetorren emakumezko txirrindularia –Gi 627, Eskoriatzako tunelaren ondoan– bizikletatik erori da, eta buruan kolpe bat hartuta Santiagoko ospitalera eraman dute Larrialdi Zerbitzukoek. Ertzaintzak baieztatu duenez bakarrik erori da ziklista, ez du auto batek harrapatu. Adina ere jakitera eman dute, 35 urte.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.