Liburu digitalak mugarik gabe irakurtzeko aukera emango du Amazonek hileko harpidetza batekin

Jon Berezibar 2014ko uzt. 17a, 09:28

600.000 liburuk osatzen duten katalogo zabala mugarik gabe irakurtzeko modua emango du Amazon-ek hileko 9,99 dolarreko harpidetzaren truke. Mailegutza digitala eskala handian sustatu gura du, horrela, Amazon-ek, edukien jabetza barik, zerbitzuen kontratazioa bultzatuta.

Kindle Unlimited harpidetza zerbitzua abiatzekotan da denda digitalen eta banaketaren handikia aurki. Paperezko liburuen on-line salmenta mundialaren jabe ia, eta merkatu digitalaren zati handi bat bereganatu eta gero, hasiera-hasieratik etekin iturri nagusi izan duten negozioari atarramentu are handiagoa atera gura dio Jeff Bezosen konpainiak. Erabiltzaileei katalogo digitalera muga bariko sarbidea eskaini gura diete hileko ordainketa batengatik. Jada erretiratu duten iragarki baten, gainera, zerbitzuaren prezioa eta guzti zehaztu zuten; 9,99 dolar hileko. Zerbitzu hau emango lukete Kindle-en aplikazioarekin bateragarri diren gailu guztiek, gainera; ez esklusiboki Amazonen irakurgailuek.

Amazonek gaur egun jada musika, film eta telebistako edukietarako harpidetza sistemak baditu eta orain liburu digitalak ere batu gurako lizkiokete eskaintzari. Azken urteetako eta belaunaldi gazteagoen joerarekin bat egiten du eskaintza honek. Izan ere, geroago eta gehiago jotzen da zerbitzu eta harpidetzetara, jabetzara baino.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak